Presoen egoeraren larritasunaz ohartarazi du Ibaetako foroak

2006/09/25
Ibaetako foroko ordezkariek euskal presoen egoeraren larritasunaz ohartarazi dute gaur, irailak 26, Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan. Foroko ordezkariek azpimarratu dutenez, duela ia urtebete elkartea sortu zenetik gaur eguneraino presoen kolektiboaren egoera nabarmen okertu da. Sakabanaketaren areagotzea, 160 presok aske egon behar luketela, Igor Angulo eta Roberto Sainzen heriotzak, eskubideen urraketa etengabea eta Iñaki de Juanaren egoera horren adibide garbiak direla adierazi dute.

ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, ezinbestekoa da euskal presoen eskubideen alde lan egitea. Horregatik, dei berezia egin du urriaren 7an Donostian izango den manifestaziora joateko. "ELAren izenean, eta uste dut foroaren izenean ere, oso dei berezia egin nahi dugu manifestazio horretara joateko. Oso egun gutxi falta dira. Baina gauza batetan saiatu behar gara: orain arte presoen eskubideen defentsan oso aktiboak izan ez diren pertsonak manifestazio horretara hurbil daitezen lortu nahi dugu".


Hona hemen Ibaetako foroko ordezkariek aurkeztu duten testua