Salbuespenezko espetxe-politika

Presoen eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioak

2023/06/19
Presoen eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioak
ELAk bihar eguerdiko 12:00etan gehiengo sindikalak deituta EAEko hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten die langileei eta herritarrei.

Bihar asteartea, ekainak 20, ELAko militante eta afiliatuek euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU eta EHNE), Sare Herritarrarekin batera, presoen eskubideen alde deitutako elkarretaratzeetan parte hartuko dute. Premiazkoa da pausoak ematen jarraitzea presoek legezkotasunaren bideari jarraitu ahal izan diezaioten, Espainiako erakundeek babestutako salbuespenaren aurrean.

Deialdi hau egiten dugun sindikatuok denbora daramagu salbuespenezko legedia salatzen eta egungo espetxe-politika aldatzeko beharra aldarrikatzen. Urratsak eman dira, hala nola lehen graduaren amaiera eta hurbilketa, neurri handi batean Euskal Herriko indar politiko eta sindikalen arteko mobilizazioaren eta akordioen ondorioz. Orain premiazkoa da blokeoak gainditzea, batez ere gradu progresioarena.