Presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egin du ELAk
2015/03/23
Aste honetan izandako lau pertsonen atxiloketa dela eta, Etxerat-ek deitutako manifestazioarekin bat egin du ELAk. Manifestazioa larunbatean, hilak 28an izango da Donostiako Anoetatik irtenda, arratsaldeko 5etan. ELAk dei egiten die bere militante eta herritar orori “Preso eta senideen eskubideen defentsan elkartasuna aurrera!” lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera.