Presoen eskubideen alde larunbaterako deitutako manifestazioarekin bat egiten du ELAk

2011/09/15
Egin Dezagun Bidea mugimenduak Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean datorren larunbaterako Donostian deitu duen manifestazioarekin bat egiten du ELAk eta bertan parte hartzeko dei egiten die kideei.

ELAk sarri esan izan du espetxe-politika ezin dela xantaia eta presio politiko arma gisa erabili. Horregatik eskatzen dio Espainiako gobernuari politika hori askatasunik gabe dauden pertsonen eskubideekiko errespetu zorrotzean oinarrituta egin dezala. Zehatzago, sindikatu honek eskatzen du oraintxe bertan amai dadila presoen sakabanatzea, bakartze kasuak eta zigorren luzapena. Halaber, ELAk exijitzen du gaixorik dauden presoak eta beren zigorraren hiru laurden bete dutenak kaleratzea.