Presoen eskubideen aldeko ekitaldia

2005/09/26

Datorren ostiralean, hilak 30, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB e HIRU sindikatuak deituta presoen eskubideen aldeko hainbat ekintza burutuko da "Eskubideak bermatzeko, konponbidea sustatzeko, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA" lelopean.

Eguneko ekitaldi nagusia Bilboko Arriaga Antzokian izango da, goizeko 10etan. Ondoren manifestazio bat ospatuko da Bilboko kaleetan zehar.

Eskubideak bermatzeko

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

Konponbidea sustatzeko

Gaur egun Euskal Herriko 700 herritar baino gehiago daude espetxean, terrorismoaren aurkako borroka" deitutakoak eragindako salbuespen arauen ezarpena dela eta. Horietako askok kartzela-zigorra betetzen dute; beste asko, berriz, espetxean daude presoaldi prebentiboaren gehiegizko erabilera nabarmenaren ondorioz.

Egungo Espainiako gobernuak kartzela eta zigor arloetan aurreko gobernuaren ildo bera daramala salatu beharra dago: zigorren handitzea, sakabanaketa, isolamendua, komunikazioen murrizketa, gaixo dauden presoen eskubideen urraketa, presoen hezkuntza eskubiderako eta euskararen erabilerarako trabak jartzea, espetxe zigorraren iraupenaren murrizketarako aukeren ezabaketa, Iegeak onartutako mesedeen aplikazioaren murrizketa kartzelatik ateratzea eragozteko asmoarekin... Neurri horiek, batetik, espetxeetako bizi baldintzak gogortzea bilatzen dute, eta, bestetik, preso dauden Iagunek espetxean igaro behar duten denbora ahalik eta gehien Iuzatzea. Gobernuaren hainbat jarrera ikusita, biziarteko kartzela-zigorra berriz ere ezarri nahi duela esan Iiteke.

Presoek pairatzen dituzten bizi baldintza gogorren adierazle, 19 dira dagoeneko espetxeetan hil diren lagunak.

Presoen gehiengo izugarria (%98,5) Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dago, Espainiako eta Frantziako gobernuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren ondorio.

Sakabanaketa euren legearen eta presondegiko oinarrizko tratamendu ororen aurka doa. Preso daudenekiko zein euren senide eta inguru sozial eta politikoarekiko mendekuan eta xantaian oinarritutako erabaki politikoetan oinarritzen da.

Sakabanaketak preso dauden lagunen b¡zi baldintzak gogortzen ditu, eta zigorra senide eta inguruko pertsonei zabaltzen die. Izan ere, preso dagoen Iagunarekin denbora labur batez egon ahal izateko izugarrizko esfortzua suposatzen du, bai denbora aldetik, bai espetxeetara joateko egin behar diren bidai luzeek eskatzen duten arriskuen aldetik, eta, baita ere horrek guztiak suposatzen duen dirutzagatik. Honako datu hauek esandakoa berresten dute

:

· Presoak Euskal Herritik 616 kilometrora daude, batezbeste.

· Bisitak mantentzeko urteroko batezbestekoa 13.812 eurokoa da presoen senideentzako.

· Dagoeneko 16 lagun dira presoak bisitatzeko desplazamenduetan hildakoak.

· 2005. urtean 21 auto istripu izan dira, eta 56 lagun izan dira kaltetuak.

Ekintza hauen guztien larritasunaren aurrean, deklarazio hau sinatzen dugun sindikatuok:

- Preso dauden lagunen suntsiketa bilatzen duen zigor eta kartzela polítika hau salatu nahi dugu.

- Euskal gizartearen gehiengoa bezala, kartzela polítika berrikustea eskatzen dugu, gatazkaren konponbidean faktore onuragarria izango den berrikuste bat.

- Gure egiten dugu, beste behin, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA oihua.

- Gure afiliatuei eta langileei gure jarrera bere gain hartu eta aldarrikapen honetan aktiboak izatea eskatzen diegu.

- Bereziki, datorren irailaren 30ean preso politikoen senideen elkarte ETXERAT-ek Euskal Herriko herri eta hirietan burutuko dituen ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.