Presoen eta euren senideen eskubideen alde

2017/01/14
Presoen eta euren senideen eskubideen alde
ELAk bat egin du gaur Sare Herritarra ekimenak presoen eta euren senideen eskubideen alde Bilbon deitu duen manifestazioarekin. Sindikatuko ordezkaritza zabal batek parte-hartu du Bilboko manifestazioan, Adolfo Muñoz idazkari nagusia barne.

Muñozek gisa honetako ekimenen garrantzia azpimarratu du, “ez dugulako nahi gure izenean inork, pertsona, instituzioek edota gobernuek, zigor injustu eta gizagabeak ezartzen jarraitzerik”.

Sindikatuaren iritziz onartu ezinekoa da borroka armatua aldebakarreko erabakiz uztea erabaki eta bost urte luze igarota, Euskal Herriaren aurkako estatu-ituna sostengatzen duten indar politikoek espetxe-politika humanizatzeko eta demokratizatzeko urrats bat ere eman ez izana.

 

Euskal presoak