PRESTIGEREN HONDAMENDIA SALATZEKO MANIFESTAZIOAK AZAROAREN 22AN

2003/11/18

Prestige itsasontzi urperatu eta horrek eragindako hondamendi ekologikoa hasi zela urtea bete denez, aste honetan "Sekula ez berriro-Nunca mais" plataformak deituta -ELAk ere parte hartzen du bertan- bi hitzordu izango dira Bizkaian, azaroaren 19an Moyua Plazan, Bilbon, arratsaldeko 7:30etan egingo da bilkura eta azaroaren 22an Jesusen Bihotzeko plazatik hasita manifestazioa izango da arratsaldeko 5:30etan.