Prezioak Europako Batasunean baina askoz gehiago igotzen direla nabarmentze du ELA-k

2005/11/15

Espainiar Estatuan urteko lehen hamar hilabeteetan %3,4-koa izan da. Bestalde, prezioen urtearteko igoera %3,5-ekoa da, Europako Batasuneko %2,5-aren oso gainetik.

Beraz, prezioen igoera ezin zaio soilik nazioarteko egoerari lotutako kontuei egotzi; beste hainbat arrazoi daude igoera horren atzean.

ELAren ustez, prezioen igoeraren arrazoi nagusienetakoa enpresarien irabazien hazkunde handia da, Espainiako Bankuko eta Balore-merkatuko Komisioko datuak aztertuta agerian gelditzen den bezala.

Beraz, prezioen igoerari aurre egiteko errezeta ezin da izan soldaten moderazioa. Are eta gehiago, soldatek orain arte igo direna baina gehiago igo beharko lukete, lan errenten partizipazioa aberastasunean mantentzeko.