Prezioak izugarri igo dira

2005/05/12

Prezioak 1,4 puntu igo dira apirilean. Era honetara, azken 12 hilabeteetako prezioen hazkundea %3,5koa da. Lehen lauhilekoan bakarrik, beraz, prezioen hazkundeak espainiar exekutiboaren urte honetarako aurrikuspenak 1,5 puntutan gainditu ditu. Urtearteko egungo KPIa iazko apirilekoa baino 0,8 puntu altuagoa da, eta horrek baieztatzen du prezioen hazkundearen joera.

Beste alde batetik, espainiar Estatuan europar batez-bestekoaren oso gainetik igotzen dira prezioak, non hazkundea %2ko ingurukoa izaten ari den.

Espainiar gobernuaren prezioen aurrikuspenen porrota azken urteetan errepikatzen ari den konstantea da, baina hala ere, aipatu gobernuak ez ditu bere aurrikuspenak aldatzen. Ondorioz, talderik behartsuenen sarreren murrizketa ematen da, pentsio bat edo Errentan Adierazle Publikoa Eragin Anitzekoaren (IPREM) araberako errentak jasotzen dituzten pertsonenak adibidez.

ELAk berriro aldarrikatzen du aurrikusitako KPIaren ordez, aurreko urteko benetako KPIa erabiltzea hitzarmen kolektiboen negoziazioan.