Prezioek gora egiten badute soldatek ere gehiago igo behar dute

2011/11/15
ELAren iritziz soldatek prezioen gainetik igo behar dute. Kontrakoa, langileok krisiaren ondorioak ondainerazteko beste modu bat litzateke. Beraz, ELAren aburuz soldatak %3aren gainetik igo behar dira. Izan ere, Kontsumorako Prezioen Indizea urtean %3 hazten ari da.

Sindikatu honek nabarmendu du prezioen igoerak ez duela zerikusirik soldatek izan dezaketen igoerarekin. Alderantziz, soldaten kostu bateratuak behera egin du, baina horrek ez du eraginik prezioetan, enpresariek irabazietan baizik. Horrenbestez, ELAk ez ditu ontzat hartzen prezioen gorakadari aurre egiteko soldaten jaitsiera eskatzen dutenen argudioak.