PREZIOEK HAZIZ JARRAITZEN DUTE ETENGABE

2003/10/13

Prezioak 3 hamarren igo dira berriro ere irailean zehar. Era honetara, urteko KPI metatua %1,4an kokatzen da, eta urteartekoa %2,9an. Urte bukaera orduko prezioak asko jaitsi beharko litezke beraz, inflazio arloan espainiar gobernuaren aurrikuspenak bete zitezen.<br>
Prezioen hazkundearen aurrikuspenak behin eta berriro ez betetzeak, bere hitzarmen kolektiboak aurrikusitako KPIaren baitan negoziatuak dituzten langileak kaltetzen ditu alde batetik, eta talde kaltetuenak bestetik, bai Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) jasotzaileak, bai pentsiodunak. Ondorioz, ELAk aurrikusitako KPIa erabiltzea arbuiatzen du kasu biotarako, beronen helburu bakarra taldeon sarrerak murriztea baino ez delako, eta aurreko urteko KPIa erabiltzea oinarritzat aldarrikatzen du.