PREZIOEK IGOTZEN JARRAITZEN DUTE

2003/12/12

Prezioak 3 hamarren igo dira berriro ere azaroan. Era honetara, eta urtea bukatzeko hile bete bakarrik falta denean, urtean metaturiko KPIa %2,4an kokatzen da, eta urteartekoa %2,8an. Ezinezkoa izango da beraz, urtez-urte espainiar gobernua aurrikusten datorren %2 horrekin ixtea 2003a, nahiz eta urtez-urte, bere aurrikuspenak oso labur geratzen direla baieztatu. Hori ez da nahikoa, hala ere, bere jarrera aldatzeko, eta 2004rako "aurrikusitako" zifra berdina finkatu du.

Aurrikusi eta benetako KPIen arteko diferentzia honek, sarrerak aurrikuspen horren arabera finkatuak dituztenak kaltetzen ditu batez ere, hau da, sarrerarik baxuenak dituztenak (pentsiodunak, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata kobratzen dutenak,...). Aznar gobernuak aurrikusitako %2ko KPI horren ordez, aurreko urtean izandako benetako KPIa kontsideratzea eskatzen du ELAk; hauxe izango litzateke sarrerarik baxuenak dituzten kolektiboek ahalik eta sarrera galera txikienak jasateko modua. Era berean, negoziazio kolektiboan ere aurreko urteko KPIa erabiltzea aldarrikatzen du ELAk.