Azpikontratazioa nagusi Arrasateko Aita-Menni Ospitalean

2008/04/01
Arrasateko Aita-Menni Ospitale Psikiatrikoko zuzendaritzak bertako langilegoarekin eskaintzen duen garbiketa zerbitzua kanporatzeko erabakia hartu du, azken aldian gizarte eta ongizate zerbitzuetan ematen ari diren azpikontratazio eta externalizazioa politika jarraituz. Erabaki honen aurka elkarretaratzea egin du ELAk.

ELAren iritziz, gizarte ongizate zerbitzuetan lan egiten duten enpresa gehienek bezala, Aita-Menni ere irabazi asmorik gabeko enpresa da. Horren arabera, teorian, lehentasuna ez da ekonomikoa, baizik eta gaixoen ongizatea. Baina praktikan zer gertatzen da? Aipatutako azpikontratazioaren bitartez, osasunarekin negozioa egiten dutela eta herritarren beharrak negozio iturri bihurtzen dituztela. Aita-Mennikoek diote, urtean 60.000 euro aurreztuko dituztela azpikontratazio berri  honekin, hori bai negozioa! Lehenago ere, praktika berdintsua egin zuten garbitasun eta jangela zerbitzuarekin.