XVI. KONGRESU KONFEDERALA
Printzipio berberak, baina berrituta

Hala ere, printzipio haiek garai hartako testuinguru historikoa islatzen zuten, bai edukian, bai hizkeran. Igaro diren ia bost hamarkadetan ELAk bilakaera sakona izan du, eta bere printzipioek eraldaketa hori islatu behar dute.
Adierazpen berri horrek aho bateko babesa jaso zuen, eta argi eta erraz laburbiltzen ditu ELAk urteetan zehar finkatu dituen balioak, helburuak eta eredu sindikala. Borroka feminista, ekologista, internazionalista eta klasekoak biltzen ditu, baita Euskal Herri burujabe eta euskaldunaren aldeko apustua ere. Epe luzerako ikuspegia proiektatzen duen eta ELAren nortasun kolektiboa eguneratzen eta indartzen duen testua da. Azken batean, printzipio berri horiek azaltzen dute zer den ELA gaur egun, zer defendatzen duen eta norantz jo nahi duen, bere nortasuna indartzeko eta bere balioak partekatzeko, bai erakundearen barruan, bai kanpoan.