PRODUCTOS KOL (ZANGOZA)
Greba osteko akordioak KPItik gorako igoerak eta 24 orduko lanaldi-murrizketa ekarri ditu

Productos Kol enpresan (Zangoza) maiatzaren 21ean hasitako greba amaitu da, ELAk (3 ordezkari) eta LABek (2) hitzarmena berritzeko lortutako akordioarekin.
Akordioak 4 urteko indarraldia jasotzen du, KPI+%1 '5 urte bakoitzerako, 8 orduko lanaldi-murrizketa 2024rako, 4 ordukoa 2025erako, 8 ordukoa 2026rako eta 4 ordukoa 2027rako. Bestalde, gauekotasuna eta produkzio-prima hobetu dira, bai eta egutegia ere, eta kolektibo prekarioenarentzat ere hobekuntzak egin dira, hala nola laguntzaileentzat (kategoriarik baxuena), hileko 100 euroko produkzio-prima sortuta.
Akordio hori ez zen posible izango langileak eta sindikatua batu gabe, beti ere lan-baldintzak etengabe hobetzeko helburuarekin eta lantokietan praktikan jartzeko. Antolaketa-lan hori 2023. urtearen hasieran hasi zen, ELAko atal sindikalak batzarrak eginez eta langileentzako informazioa landuz. Horri esker, zuzendaritzari aurre egin ahal izan zaio.
CCOOk, 4 ordezkarirekin batzordean gehiengoa duenak, ez du lanuzteekin bat egin, lantokitik kanpoko batzarretan eta lantokian egindako bozketan berretsi eta babestu diren arren.