Andoaingo Itasa

Produkzioa geldituko dute kaleratze mehatxuaren aurka

2023/06/19
Ekainaren 20tik 23ra lanuzteak egingo dituzte enpleguaren defentsan.

Papergintzan diharduen enpresa da Andoaingo Itasa, eta 200 langile iguru ditu. Zuzendaritzak, kaleratzeak egingo dituela iragarri du. Mehatxu horren aurka, langileek euren lanpostuak defendatzeko batzarrean erabaki dute lanuzteak egitea ekainaren 20tik 23ra (13:00etatik 14:30etara eta 21:30etatik 23:00etara).