Lozy´s Pharmaceutical (Lekaroz)

Produkzioak erabat geldituta jarrraitzen du bigarren greba egunean

2024/02/21
Langileen ordezkatze zantzuak ikusirik lan ikuskaritzara jo du ELAk.

Jarraipen zabala izan du Lekarozko Lozy´s Pharmaceuticals enpresan burutu den bigarren greba egunak. KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldi murrizketa jasotzen dituen enpresako hitzarmena lortzea dute helburu, eta bide horretan langileek produkzioa gelditzea lortu dute gaur ere.

Greba batzordeak, langileen ordezkatze zantzuak ikusi zituen jada atzo. Hori dela eta, ikuskaritzan salaketa jartzea erabaki zuten eta gaur bertaratu da ikuskaria.

Bihar grebekin jarraituko dute eta arratsaldeko 18:00tan Elizondoko plazatik manifestazioa egingo da.