Lozy´s Pharmaceutical (Lekaroz)

Produkzioak erabat geldituta jarrraitzen du grebaren bigarren astean

2024/03/01
Lozyseko langileak manifestazioa egingo dute bihar, martxoak 2, Elizondoko Plazatik abiatuta.

Enpresak ez du mugimendurik egin oraindik eta hori dela eta Lozy´s Pharmaceuticals enpresako langileek beste manifestazio bat deitu dute bihar, martxoaren 2an, eguerdiko 12:00etan Elizondon.

Langileek haien lan baldintzak hobetu nahi dituzte eta enpresak ezezkoan jarraitzen du. Bitartean, langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, euren aldarrikapenak gizarteratzeko eta enpresa interpelatzeko.