Lozy´s Pharmaceuticals (Lekaroz)

Produkzioak geldirik jarraitzen du hitzarmen propio baten aldeko grebaren hirugarren astean

2024/03/06
Langileek Geiser enpresaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur, Lozy 's enpresaren bezero nagusia baita, haien lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa aldarrikatzeko.

Lozy 's Pharmaceuticals, kimika sektoreko enpresa da, Lekarozen dago eta 78 langile ditu, horietatik erdiak emakumeak.

Langileak greba mugagabean daude otsailaren 20tik, KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldia murriztuko dituen hitzarmen propioa lortzeko. Harrezkero, enpresaren ekoizpena erabat geldirik dago.

Gaur, Lozy 's-eko langileek euren aldarrikapenak Geiser enpresaren aurrera eraman dituzte, Lozy' s-eko bezero nagusietako bat delako.