Urdaibaiko Guggemhein Museoa
Proiektuaren moratoria lortu dute eragile sozial eta sindikatuek mobilizazioari esker

Bi urteko epea zabalduko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak museo berriaren proiektua bideragarria den eta beste alternatibarik dagoen hausnartzeko. ELAk eskatzen du bi urteetan egin beharreko hausnarketa prozesuan herritarren eta eskualdeko eragileen parte hartzea, eskualdeak nahi duen eta behar duen etorkizuneko proiektua denon artean birpentsa dadin.
Akats larria da eskualdeak behar duen etorkizuneko proeiktua turistifikazioan eta azpiegitura handietan oinarritzea; beste herrialdeetan izaera horretako apustuek herritarrei ekarritako galerak ikustea besterik ez dago.
Eskualdeak behar duena da transizio ekosozialaren printzipioetan oinarrituriko etorkizuneko proiektua, pertsonak eta bizitzak erdigunean jarriko dituena, planetaren mugak errespetatuko dituena, eta negozio handien mesederako baino, herritarren ongizaterako pentsatuko dena. ELAk norabide horretan lanean jarraituko du, eskualdean trantsizio ekosoziala bideratzeko proiektuak.