CAF beasain
Protesta egin dute Osalanen parean amiantoa kentzeko prozeduran egindako akastsek langileak arriskuan jarri dituela salatzeko

Salatu dute zazpi egun pasa arte Osalan ez zela enpresa batzordearekin bildu eta kutsatutako instalazioak bisitatu.
CAFeko (Beasain) langileek protesta egin dute Osalanen Donostiako egoitzaren parean, enpresan amiantoa kentzeko protokoloak behar bezala funtzionatu ez duela salatzeko.
Enpresaren zuzendaritza da egoeraren erantzule zuzena, baina administrazioaren protokoloak ere huts egin du. Osalanek prebentzioko ordezkarien abisua izan arren, enpresarekin bakarrik jarri zen harremanetan, eta zazpi egun behar izan zituen enpresa batzordearekin bildu eta kutsatutako instalazioak bisitatzeko.