Quiron Erandio Ospitalean mobilizazioak

2016/11/11
Zazpi urtez Langileen Estatutua aplikatu ostean, eta lan-baldintzak hobetzeko hitzarmen bat enpresak negoziatu nahi ez duenez, langileek mobilizazioei ekin diete. Azaroaren 2an kartelak jarri genituen ospitalean, egoera jendaurrean salatzeko; eta azaroaren 10ean auto-ilara bat antolatu dituzte, non 60 ibilgailuk baino gehiagok parte hartu duten

Quiron Erandio Ospitaleak Langileen Estatutua aplikatzen duen ospitale bakarra da Bizkaian. Langileek erabateko prekarietatean daude.

Quirón taldeak baditu EAEn lan-hitzarmenak sinatuak, Quiron Erandion aplikatzen dutena baino askoz hobeak direnak. Quironi eskatzen diote tratu desberdin horrekin amaitzeko, eta langile guztiak berdin tratatzeko. "Beraz, lan-hitzarmen bat eskatzen dugu, gure lan-baldintzak duinago bihurtzeko, eta lankide horien baldintzen pare arian-arian jartzeko".

Quirongo langileok erabaki dutw ez izatea gehiago ikusezinak, eta lan-baldintza duinen alde tinko agertzea, kalitatezko zerbitzu bat eskaini ahal izateko.

"Quiron taldea multinazional bat da, inori ez zaio joaten xehetasun hori oharkabean, eta ateratzen dituen milioikako etekinak akziodunen artean banatzen ditu; baina Quiron Erandio Ospitalean aritzen garen profesionalak bertan behera lagata gaitu, erabateko prekarietatean" azpimarratu dute ELAko ordezkariek.