Rabanera oker dabil

2004/06/22

Caballitok Jundizko lantegiaren produkzioa Europako Ekialdeko lantegi berri batera eramango duenaren mehatxuaren aurrean, ELAk bere eskakizunak moderatzea eskatu du Arabako diputatu nagusi den Rabanera Jaunak. Ba, ez sindikatu honek edo besteak, baizik eta Caballitoko langile guztien eskakizunak bi puntu hauetan laburbiltzen dira:

1. Bajan zeuden bitartean kaleratutako bi langileak berriro hartzea. Lehenengo baja haurdunaldiagatik izan zen eta bigarrena alergiagatik. Diputatu nagusiak jakin behar du iraizpen hauek bidegabeak deklaratu dituztela.

2. Enpresak ez ditzala arrazoirik gabeko iraizpen hauek erabili plantillaren malgutasunerako sistema moduan; beharrezkoa balitz enplegu erregulazio espedientea planteatu dezala.

Diputatu nagusiak azaldu nahiko liguke zer den moderatu beharrekoa? Rabanera Jaunari ongi iruditzen al zaio laguntza publiko handiak jasotzen dituzten enpresek, langileen haurdunaldiaz edo alergia batetaz aprobetxatzea langile hori kaleratzeko? Iruzurrezko kaleratzeak plantilla berregituratzerako erabiltzea egoki iruditzen al zaio Diputatu nagusiari? Ez al da zentzuzkoagoa, Diputatu nagusia enpresarengana zuzentzea bere jarrera agintzailea eta neurrigabekoa moderatzea eskatzeko?

Greba batzordea Caballitoko lantegitik José Ignacio González gerentearen irainen artean kaleratua izan da, oinarrizko eskubidea gauzatzen ari zenean: grebalariak ordezkatuz greba eskubidea urratua ez izatea. Rabanera Jaunak moderazio hau agian gerenteari eskatu beharko lioke, ez baitu sen onik eta harrotasun eta iraina behin eta berriz erabiltzea baitira bere bizimoduaren erdigune.