Rajoyren gastu-murrizketek ekonomiaren atzeraldia areagotuko dute

2012/04/04
Espainiako Gobernuak joan zen ostiralean, martxoak 30, onetsi zituen 2012ko aurrekontuen egitasmoa. ELAren iritziz, Rajoyren gobernuak proposatzen dituen gastu-murrizketek ekonomiaren atzeraldia areagotuko dute, gizarte-babesa mugatu, eta langabezia ugaldu.

ELAk, gainera, uko egiten die administrazioetako langileen aurkako eraso berriei. Soldata-izozketa berriarekin eroste-ahalmenak %10 eta 13 bitarteko galera izan du azken urteotan. Lanaldia 37 ordu eta erdira luzatzea, lanpostu hutsak ez betetzea, eta EPErik ez antolatzea, enplegu publikoa suntsitzeko neurriak dira. Hori dela-eta, zerbitzu publikoen kalitatea lorrinduko da arian-arian.

Ikusi bideoa

Irakurri txostena