Remaneden enpresako langileek lanuzteak hasi dituzte lan hitzarmenaren alde

2022/06/09
Remaned enpresako langileek lanuzteak eta kontzentrazioak hasi dituzte, zuzendaritzari hitzarmen propioa negoziatzea eskatzeko. Atzo, ekainak 8, langile gehienek ordu erdiko lanuztea egin zuten instalazioen aurrean, eta datozen egunetan ekintza berriak erabakiko dituzte.

Nafarroako Konponketa Tailerretako hitzarmenaren negoziazioa blokeatu ondoren, langileek beren enpresa-hitzarmena negoziatzen saiatzea erabaki zuten, eta aldarrikapen plataforma bat eman zioten enpresari. Orain arte, zuzendaritzak uko egin dio hitzarmen propio bat negoziatzeari, eta hortik datoz langileen mobilizazioak.

Plantilla horrek 2018tik darama izoztutako soldatarekin, eta denbora horretan funtsezko aldaketa izan dute lan-baldintzetan, aldi baterako lan-erregulazioan, eta atzerapenak nominen ordainketan; horrek, inflazio-tasa altuei gehituta, erosteko ahalmenaren galera handia dakar.

Remaned konponketa-tailerren sektoreko enpresa bat da. Injektoreak berreskuratzen eta motorrak artezten dituzte. ELAk 3 delegatu dutu, UGTk 1 eta CCOOek beste bat.