Sabico enpresako langileek greba luzatu dute urtarrilaren 31 arte enpresak aurrerapausurik emanten ez duelako

2022/12/13
28 egun greban daramatzaten Sabico enpresako langileek, elkarretaratzea egin dute Iruñeako Udaletxearen aurrean segurtasun pribatuko estatuko hitzarmenaren baldintza kaskarrak hobetuko dituen hitzarmen propioa negoziatzeko eskakizuna berresteko.

Nafarroan alarmen, ingeniaritzaren eta administrazioaren mantentze lanetan diharduten Sabico Seguridad enpresako 15 langileek erabaki dute urtarrilera luzatzea pasa den azaroaren 16an hasi zuten greba.

Oraindik enpresak ez du negoziatzera eseri nahi izan, eta ez dio erantzun ELA sindikatuak gatazka desblokeatzeko egin dion proposamenari. (Nafarroako enpresa batzordea ELAko 3 ordezkarik eta CCOOko 2 ordezkarik osatzen dute).

Gaur egun, enpresak segurtasun pribatuko estatuko hitzarmena aplikatzen du (berriki CCOO, UGT eta USO sindikatuek sinatua). Honek lan baldintza kaskarrak eta erosteko ahalmenaren galera nabarmena ekarriko du.

Eta hori guztia gertatzen da sektoreko estatuko enpresa nagusietako bat denean Sabico. Onura ekonomiko izugarriekin, hainbat enpresa garrantzitsutan lan egiten du, hala nola Kutxabanken, Tecnoconfort, Nafarroako Unibertsitatean edo La Morea merkataritza zentroan.

ELAk enpresaren blokeoa salatu nahi du eta lan baldintzen hobekuntza negoziatzeko eskatzen dio. Langileek 2023 eta 2024 urteetarako KPItik gorako soldata igoerak eskatzen dituzte, urteko lanaldia nabarmen murriztea, antzinatasuna ordaintzea, soldata % 100ean osatzea baja izanez gero, eta euskara ikasteko plana egitea, besteak beste.