Sartagudako Memoria Parkea

2008/05/09
Maiatzaren 10ean ospatuko da Sartagudan Memoria Parkearen inaugurazioa. Errepresio frankistaren biktimei omen egitea, eta batik bat, altxamendua gertatu berritan fusilatu zituzten sartagudar ugariak omentzea du helburu parke horrek.

ELAk bere gain hartzen ditu  fusilatutako militanteek defendatu zituzten ideiak. Elkartasuna, justizia soziala eta berdintasuna garai haietan bezala egun gure proiektu sindikalaren barne dihardute.

 

Azkenik, ELAk ekitaldi horretan parte hartuko du Nazio Batzordeko ordezkaritza bidaliz. Halaber, bertan parte hartzeko deia luzatzen zaie ELAko militante eta gizarte osoari.