Saltoki handietako hitzarmena betetzea eskatu du ELAk

2014/06/03
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 7.600 langile daude saltoki handietan.Ez dute herrialdeko lan hitzarmenik, eta Espainian indarrean dagoena ezartzen zaie. Egoera honen aurrean, itun propioaren aldeko kanpaina jarri du martxan ELAk eta Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean ordezkariek.

Era berean, Eusko Lgebilyzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bilera eskatu du ELAk. Elkarrizketa horietan sindikatuak prestatu duen legez besteko proposamen bat helarazi diete. Hori tramitatzea eskatuko diete alderdiei. Izan ere, hemengo lan hitzarmenak ez dituzte haintzat hartzen saltoki handietan eta estatukoa aplikatzen dute.

Biltoki handietako langileek ordu bakoitzeko 7,75 euro kobratzen dituzte eta estatuko lan hitzarmena aplikatzuz urtean 28 lan ordu gehiago ezarri nahi diete, besteak beste.