Santa Ana de Bolueta (Molycop) enpresako langileek greba hasi dute enpleguen defentsan eta deslokalizazioaren aurka

2022/10/05
Santa Ana de Bolueta enpresako langileek 20 eguneko greba hasi dute gaur lantegiaren etorkizuna eta enpleguak defendatzeko. Mozkin handiak dituen arren, Molycop multinazionalak enpresa deslokalizatzea erabaki du. ELAk, % 100eko ordezkaritzarekin, enpresaren eta lanpostuen etorkizuna bermatuko duen bideragarritasun-plana eskatzen du, eta enpresak diseinatuta duen ibilbide-orria aldatzeko azkeneraino borrokatuko dela aurreratu du. Grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da.

Santa Ana de Bolueta, 1841ean sortua, Bizkaiko lurraldeko enpresarik zaharrena da. Abrako industrialdean dago, eta 50 langile inguru ditu.

Azken urteotan, enpresa eskuz esku ibili da. 2013an enpresa METSOri saldu zitzaion. 2019an, MOLYCOP konpainia multinazional estatubatuarrak bereganatu zuen konpainia. MOLYCOP munduko merkatuko enpresa liderra da ehotzeko baliabideen ekoizpenean eta horniduran.

Hiru urte eskas igaro dira MOLYCOPek enpresa bereganatu zuenetik, eta, aldi horretan, enpresaren irabaziak handiak izan dira. Hala eta guztiz ere, enpresak enpresa deslokalizatzea erabaki du: ez du inolako industria-planik enpresarentzat, eta horrek enplegua galtzea dakar.

Egoera lazgarri horren aurrean, langileek multinazionalari aurre egitea eta haien lanpostuen alde borrokatzea erabaki dute. Gaur, urriak 5, greba mugagabea hasi dute.