Santurtziko Kabiezeseko osasun-zentroko langileek kontzentrazioa egin dute eraikineko uholdeak salatzeko

2021/06/24
ELA Sindikatutik urteak daramatzagu Osakidetzako lehen arretaren desegitea, inbertsio falta eta baliabide material eta pertsonalen gabezia salatzen. Horren ondorioz, Kabiezeseko osasun-zentroak uholdeak jasan izan ditu azken astean, eta medikuntzako 3 kontsultari, erizaintzako 3 kontsultari, sendaketa-gela bati, aldagelei eta Rx gelari eragin die.

Kalteak eraikinaren egoera txarraren ondorio dira; izan ere, eraikina zaharra da, eta unean uneko adabakiak jarri zaizkio hainbat hutsune estruktural sortu direnean. Osakidetzak urteetan zehar ahalbidetu duen egoera hori milaka paziente artatzen dituen zentro batean gertatzen da. Izan ere, esan bezala, Kabiezeseko osasunzentroko teilatua uralitazkoa da, amiantoa duen fibrozementu bat, eta nahiz eta arriskutsua izan eta hondatuta egon, ez da kendu eta ordeztu. Orain Kabiezesen gertatu den arazoa Osakidetzak lehen arretaren alde egin duen inbertsio eta apustu faltaren ondorio da. Gaur egun, apustu garbia dago osasun publikoan inbertsioa ez handitzea eta hori posible egingo duen zerga erreforma ez egitea, eta horrek osasun publikora bideratu beharreko giza baliabide eta baliabide material eskazia izatea dakar. Inbertsio falta hau oso aipagarria da Lehen Arretan, eta horrek eraman du gaur egun dagoen baliabide material eta giza baliabideen gabeziari. ELA sindikatutik behin baino gehiagotan eskatu dugu zergaeredu berri bat, Osasungintza Publikora Europan bezain meste aurrekontu bideratzea, eta Osakidetzaren aurrekontuaren % 25 lehen arretara bideratuz. Horregatik guztiagatik, ELA sindikatuak Kabiezeseko osasun-zentroan kontzentrazioa egin du langileekin batera, gaur, ekainak 24, gaur egun zentroan dugun arazoari berehalako konponbidea emateko eskatzeko.