Santurtziko San Juan de Dios ospitalean deitutako greba-txanda berriaren jarraipen zabala

2021/06/09
Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko zuzendaritzaren inmobilismoa eta jarrera antinegoziatzailea ikusita, langileak lau greba egun berri egiten ari dira egun hauetan, ekainaren 7tik 10era bitartean. Hitzarmena ez da negoziatzen 2011. urteaz geroztik, eta horrek erosteko ahalmenaren galera handia dakar, bai eta ospitale horretako langileen lan-baldintzak eta familia bateragarri egiteko baldintzak okertzea ere.

Langileek funtsezko sektorea izatea aldarrikatzen dute, herritarren alde eta herritarrentzat lan egiten duena, eta haien osasuna eta ongizatea bermatzen dituena. Ildo horretan, eskerrak eman dituzte protestetan eskualdeko herritarrek eman dieten babesagatik eta kontsolamenduagatik. Aitorpen hori ez du enpresak egin, bi hilabete baitaramatza inolako proposamenik aurkeztu gabe. "Lan bera eginez, beste osasun zentro publiko eta pribatuetako lankideek baino baldintza ekonomiko eta sozial okerragoak ditugu", salatu dute.