Sanz-en Gobernuaren neurri fiskalek krisia areagotzen dute

2009/10/19
ELAren iritziz Nafarroako Gobernuak krisi hau sorrarazi duten arrazoietan sakontzen jarraitzen du, orain proposaturiko neurri fiskal hauek, lehengoen bidean bai doaz.

ELAk dio proposaturiko neurri fiskalak ez dira Nafarroan behar ditugunak. Sistema fiskal solidarioagoa behar da, eta diru bilketa Europako bataz bestekoarekin bateratu behar da (1.340 milioi gehiago beharko lirateke urtean), baliabide hauek gastu sozialera bideratzeko.

ELA-rentzat, eraldatze fiskal hau, lanekoak ez diren errenta guztiak preskripzio garaia baino lehen ikuskaraztean eta errenta altuei eta kapitalaren errentei zergak igotzean oinarritu beharko litzateke. Zehazki, ELA-k eskatzen duena, kapitalaren errententzako eskala berezia kentzea, eta gehieneko tasa %53ra igotzea da, duela 10 urte PFEZan (Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga) zegoen bezala; tasa %35era igo eta Sozietateen gaineko Zergaren kenketak ezabatzea; Ondarearen gaineko Zerga berriz ere jartzea; ondasun handiak dituztenek, zerga gutxi ordaintzea baliarazten dieten ingeniaritza fiskala ezabatzea.

 

Irakurri Txostena