Sarek urriaren 8an Donostian antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitu du ELAk

2022/10/06
Datorren larunbatean, urriaren 8an, `Etxera Bidea Gertu´ lelopean Sarek Donostian antolatu duen manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du ELAko Nazio Batzordeak. ELAren ustez, beharrezkoa da ahalik eta azkarren presoak Euskal Herriratzea, gatazkaren konponbidea beste fase batean sar dadin, alegia,presoen irteeraren eta askapenaren fasean.