EITB MUSIKA eta GAZTEA
Biharko greba bertan behera utzi dute Zuzendaritzaren boikotagatik

Gaztea eta EITB Musikako langileek prekaritatea salatzeko greba deialdia zuten deituta biharko, ELAren bitartez, baina azkenean ez da egingo. Gaztea Sariak bihar banatzekoak ziren arren, zuzendaritzak ohartarazi du ekitaldia bertan behera geldituko dela greba deialdiaren ondorioz. ELAk zuzendaritzaren jarrera kritikatu du, eta honen aburuz, gatazkak oihartzunik ez izateko saiakera bat izan da. Gauzak horrela, greba deialdia bertan behera gelditu da.
Langileek salatu dute kategoria profesionalak ez direla betetzen, eta dagozkienak baino eginkizun gehiago dituztela; esaterako, erredaktoreek tekniko lanak egin behar dituzte askotan. Prekaritatea salatzeko eta EITBko irratietako gainerako langileen baldintzen ekiparazioa eskatzeko helburua zuen biharko grebak.