SEAren inmobilismoaren aurrean, Arabako Metaleko langileak grebara joango dira maiatzaren 18, 24 eta 26an hitzarmenaren defentsan

2022/05/05
Arabako metalgintzako hitzarmena negoziatzeko mahaiaren seigarren bileraren ostean, ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek berretsi egin dute maiatzaren 18, 24 eta 26rako deitutako hiru greba egunak, hitzarmen kolektiboaren alde.

SEA patronalak azpimarratu du sindikatuak direla aldarrikapenak murriztu behar dituztenak. Gainera, gaur proposatu dute lan erreformaren behin-behineko kontratu berriak Metalaren Hitzarmenaren barruan sartzea, eta ahalik eta malgutasun gehien izateko, Metalean lanaldi partzialeko aldizkako kontratu finko bat planteatuz.

Bestalde, patronalak KPIa baino soldata igoera txikiagoa eskaini du, ez dute lanaldia jaitsi nahi, eta ez dituzte subrogazioa eta lan istripuengatik osagarriak aurreikusi.

Horren aurrean, UGTk ere adierazi du aurreikusitako mobilizazioekin bat egingo duela.

Hitzarmenaren hurrengo bilera ekainaren 3an izango da, metaleko greben ondoren.