Segurtasun publikoaren pribatizazioaren aurka

2009/07/30
ELA sindikatua, Eusko Jaurlaritzak segurtasun publikoa pribatizatzeko duen asmoaren aurka dago.

Egunkarietan irakurritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Barnesailako arduraduna den Rodolfo Ares-ek, segurtasuna behar duten pertsonen zerbitzua pribatizatzekotan da. ELA sindikatua, argi eta garbi, planteamendu honen aurka dago, Ertzaintzari bait dagokio pertsona hauen segurtasuna bermatzea. 

Babes pertsonala behar dutenen kopurua gorantz doanean datorkigu Barnesailaren nahiak azaltzen dituen informazioa. Honen nahia, zerbitzu honen kudeaketa, enpresa pribatuen eskuetan jartzea da. Ez dugu ahaztu behar, diru kopuru itzela mugitzen den zerbitzua dela... 

Barnesailak, kalean ertzain gehiago behar dituela dio, baina kontraesana, zuzendaritza gehiago ezarri dituenean sortu da. Erabaki honek, Ertzaintzan burokraziaren handitzea dakar eta baita, gaur egun estatistika oinarri duen lan sistema indarrean jarraitzea.  

ELA sindikatuak, aurreko kudeatzaile taldeari zein oraingoari, behin eta berriro, ertzain kopurua handitzearen beharra helarazi die. Euskal gizarteak behar duen kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko lan eskaintza publikoa ezinbestekoa da eta horretarako, datorren deialdian 760 plaza eskaintzea exijitzen du.