Segurtasun Sailaren mespretxu eta inmobilismoaren aurrean Ertzaintzan mobilizazioak jarraituko dute
ELA mobilizazioan dauden beste ertzaintzako sindikatuekin batera egungo egoeraren berri emateko,gaur prentsaurrekoa egin du Bilbon.
Prentsaurreko hontan oso modu positiboan baloratu dira orain arte egindako mobilizazioen jarraipena, bi besteen gainetik azpimarratuz:
-
Maiatzaren 10 ean egindako manifestazioa, 3.000 ertzainetik gora parte hartu zuten bertan eta esan daiteke murrizketa politiken aurka ertzainek egin duten mobilizazio indartsuena izan dela.
-
Milaka ertzainak sailburuari eta lehendakariari bialitako gutuna, non ertzainak bere betealdiaren berri ematen dute.
Egoera honen aurrean, segurtasun sailaren burugabekeria deitoratu eta ezer gertatzen ez balitz bezela jokatzen ari dela salatu dute. Segurtasun sailak adostutako akordioak ez dituela betetzen, negoziazio kolektiboko eskubidea zapuztu eta azken urteetako murrizketak zabaltzen ari dela salatu dute.
Burugabekeri honen aurrean gaurko prentsaurrekoan greba mugagabearen berri eman beharko zutela adierazi dute, baina zoritzarrez greba eskubidea zapuztuta dagoela ertzaintzan,greba deialdia deitu ezkero eta hau ilegala deklaratzen bada ertzainentzat aurrekari larriak izango zituela adierazi dute.
Segurtasun sailaren mespretsuen atzetik greba eskubidea zapuztuta izatea dagoela uste dutela azaldu dute eta mobilizazioak egiten jarraituko dutela adierazi dute.
Hurrengo mobilizazioak hauexek izango dira:
-
Gizartearentzako segurtasun arauen kontzientziazio kanpaina
-
Legebiltzarrean konzentrazioak
-
Ertzainetxeetan konzentrazioak eta lehendakaritzan.
-
Europear legebiltzarrera lan gatazkara eramatea.