Segurtasun Sozialeko langileek protestak astero

2008/05/29
Segurtasun Sozialeko langileek asteroko bi ordutako lanuzteekin jarraitzen dute 2007ko abenduaren 17an Administrazioa eta CCOO., UGT, USO, SAP, eta CSI_CSIF-en artean sinatutako akordioa salatzeko. ELA eta LAB, protestaren deitzaileen esanetan, akordioak gizarte segurantzako langileen artean desberdintasun berriak sortzea lortu du berriro ere, krispazioa eta egonezina areagotuz.

Hauen esanetan, Estatu mailan Gizarte Segurantzako LPZ(RPT)aren gaian daramaten utzikeria eta inprobisazioaren erakusle da, guztiz  zaharkitua gelditu dena eta etengabe partxeatua izan dena.

Erreforma partzialak langileria zatitzeko besterik ez dute balio eta egungo egoera profesionala eta soldatena guztiontzat justuagoa izango den LPZ(RPT)orokor bat exijitzen du, inongo diskriminaziorik gabekoa bai funtzionarientzat eta laboralentzat ere.

ELA eta LAB sindikatuen aburuz, honi gehitu behar zaio Estatuan gehiengoa duten sindikatuen beste betiko aldarrikapenen aurrean izan duten utzikeriak eta geldotasunak.

Aldez aurretiko jubilazioa, erosteko ahalmenaren etengabeko galera, soldata berrikuste klausula, zerbitzuen pribatizazioak, eta abar luzea, gau egun indarrean jarraitzen dute eta baliogabeko negoziazio baten isla dira.

Hau guztia da hain zuzen ere gu denok batzeko Administrazioak erabiltzen duen “zatitu eta irabaziko duzu ” politikaren aurka egiteko oinarria.