Sei greba egun Bizkaiko Garbikuntzan: martxoaren 31n, apirilaren 26an eta 27an, eta maiatzaren 10, 11 eta 12an

Bizkaiko garbitzaileen soldatak ez dira 16.000 eurora iristen, eta, gainera, Bizkaiko garbikuntzaren hitzarmenaren pean lan egiten dutenen artean gehiago batek lanaldi partzialak dituzte.
Orain arte patronalak egin duen eskaintza bakarra hurrengo igoera hau da: 2021ean %0,5, 2022an %2, eta 2023an %2. KPIa maximo historikora iritsi den testuinguruan, 18 zentimoko igoerak eskaintzen ditu. Bi urteko pandemiaren ondoren, soldatak izoztuta daude oraindik, eta kontuan hartu eraikinen garbitzaileek kale garbitzaileek baino % 45 gutxiago irabazten dutela. Hala ere, oraindik ez dute onartzen soldata arrakala dagoenik. Hortaz, hiru sindikatuek 1.200 euro x 15-ko soldatak aldarrikatzen dituzte.
Gauzak horrela, pasadan azaroan kaleak hartzea erabaki zen, eta elkarretaratzeak eta manifestazio ugari egin dira Bizkaia osoan zehar; Basaurin, Getxon, Portugaleten Durangon eta Bilbon. Aldarrikapen nagusia arrakalarekin amaitzea da, baina patronalak bere horretan jarraitzen duela ikusita, grebara joatzea erabaki dute langileek.
Beste behin ere, agerian geratu da garbikuntzako sektoreak daukan antolatzeko ahalmena eta lan baldintzak hobetzeko beharra. Grebak eragina izango du garbikuntzako hitzarmena aplikatzen den lan zentroetan. Egun horietan, patronalari argi geratu behar zaio, aldarrikapenen alde borrokatzeko prest dagoela sektorea.