Sei greba egun Bizkaiko merkataritzan

2007/11/07
ELAtik Bizkaiko Merkataritzan sei greba egun deitzea erabaki dugu. Ia hiru urte hitzarmenik gabe gaude, sei greba egin ditugu merkataritzako sektoreetan eta langileen egoera batere inporta ez dion patronalaren aurrean, sektoreko egoera gero eta larriagoa da.

CEBEKek ez negoziatzeko politikarekin jarraitzen du eta gero eta urrunago doa: hasiera batean eskaintzen zigunari (KONTZESIORIK GABEKO ORDU MURRIZKETARIK EZ ETA KPIko SOLDATA IGOERA SOILAK) hau gehitu behar diogu: sinatzeko falta diren lau hitzarmenen (Ehungintza, Orokorra, Metal eta Altzari merkataritza) negoziaketa denboran gehiegi luzatzen ari dela eta, 2005 ETA 2006 URTEAK ITXITZAT jo ditu patronalak, hau da, bi urte horietaz ahaztu egin behar dugula eta 2007az bakarrik hitz egin nahi duela esanez. Hau ez da negoziaketa, CEBEKen aldetik inposaketa hutsa baizik.

Badakigu sektoreko enpresari gehienak ez daudela ados CEBEK eramaten ari den politikarekin eta eskatzen dugu euren desadostasuna agertu diezaioten CEBEKi, euren hitza izan dadila negoziazio mahaietan entzungo dena, eurak baitira azken finean, dendetako nagusiak, azkeneko grebak pairatu dituztenak.

Grebara deituta dauzkagun hitzarmenak lau dira: Ehungintza, Orokorra, Metala eta Altzari merkataritza. Beraz, greba honetara 20000 langile inguru daude deituta eta publikoki mozkin handiak izaten ari direla ezkutatzen ez duen patronal batekin.

Egoera honetan eta sektoreko langileek jasaten dituzten lanordu maratonianoak kontutan hartuta, izugarrizko adar-jotzea iruditzen zaigu gai honetan CEBEK izaten ari den burugogorkeria. Lan merkatuan lanordu luzeenak dituzten hitzarmenei buruz ari gara hitz egiten ( Orokorra 1756, Altzaria 1774, Metala 1758, Ehungintza 1735). Ez gara ari 1600 ordu dituzten hitzarmenei buruz hizketan, non CEBEKen burugogorkeriak esplikazioren bat lukeen. Hitzarmen guzti hauetan gauza bera esan digute, “0” ordu murrizketa, batzuk beste batzuk baino lanordu gehiago dituztela kontuan izan gabe.

CEBEKi ez zaio batere inporta merkataritzako langileek dituzten lanordu luzeak, ezta sektorean dagoen prekarietatea ere eta are gutxiago langileak 2004ko soldatekin daudela.

ELA bezala, gure konpromisoa mobilizazioekin jarraitzea da, intentsitate eta maiztasuna gehitzen joanez baina aldi berean esan beharra dugu edozein momentutan negoziatzeko prest gaudela, burugogorkeriarik gabe, mehatxurik gabe eta hemen, bizi baldintzen hobekuntza lortzeko gaudela kontutan izanda eta ez okertzeko.

Esan beharra daukagu ELAtik benetako saiakera egin dugula mahaian ordezkaritza duten beste sindikatuak mobilizazioetan parte hartu zezaten baina ez da posible izan. Hemendik gonbidapena luzatzen diegu deitutako greba egunetara gehitu daitezen.

Mobilizazioak Azaroaren 8an hasiko dira, goizeko 11:30etan ehungintzako merkataritza denda ezberdinen aurrean izango diren kontzentrazioekin eta MERKATARITZA SEKTOREETAKO (ehungintza, orokorra, metala eta altzaria) SEI EGUNETAKO GREBEKIN amaituko da:

Azaroak 22: GREBA ARTEAn
Abenduak 5: GREBA BILBOn
Abenduak 19: GREBA MAX CENTERen
Urtarrilak 7: GREBA BILBOn
Urtarrilal 8: GREBA ARTEAn
Urtarrilak 9: GREBA MAX CENTERen