Zumaiako etxez etxeko languntza

Sei greba egun deitu diztuzte maiatzean hitzarmenaren alde

2024/05/09
Hitzarmena berritzeko negoziazioak etenda daude. Zumaiko langileek Urola Kostako beste hainbat herrietako lan baldintzak baino okerragoak dituzte.

2023an iraungi zen Zumaiko etxez etxeko laguntzako hitzarmena, eta geroztik hitzarmena berritzeko borrokan ari dira zerbitzuko 22 langileak. Negoziazioek, ordea, ez aurrera ez atzera jarraitzen dute. Ondorioz, ELAk sei greba egun deitu ditu maiatzaren 16, 23, 24, 29,30 eta 31n.

Zumaiako Udalak hainbatean egin du promes zerbitzua publifikatuko duela. Baina oraingoz, zerbitzua publikoa izanagatik ere, pribatizatuta dago: Eulen Servicios Sociosanitarios enpresak kudeatzen du. Sektore hainbat enpresen antzera, negozioa egitea du helburu langileen eta erabiltzaileen kontura.

Herriko nagusi zein menpekotasuna duten pertsonei eskaintzen diete zerbitzua, bizitzeko beharrezkoak dituzten zainketa, etxeko martxa eta bestelakoetan. Erabiltzaile batzuen kasuan, egunean duten harreman bakarra izaten da.

Zenbait negoziazio bilera egin dituzte langileek, eta hainbat mobilizazio apirilean. Lan baldintza duinak eskatzen dituzte. Izan ere, Urola Kostako beste herri batzuetako hitzarmenak baino okerragoa dute Zumaian: egutegi finkorik gabe, gehienak jardunaldi partzialekin, jardunaldi egonkorrik gabe... Hori dela eta, mobilizatzea erabaki dute, bai Zumaiako Udalari, bai enpresari eskatzeko negoziazioek aurrera egin dezala.