Sei hilabeteko grebaren ondoren, Pasaiako ELZko langileek hitzarmen propioa lortu dute, % 26tik gorako soldata-igoerekin

2022/11/18
Sei hilabeteko grebaren ondoren, Pasaiako etxez etxeko laguntza-zerbitzuko plantilla osatzen duten 44 langileek lehen hitzarmen propioa sinatu dute, soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin. Hitzarmen honek 3 urteko indarraldia izango du, eta % 26,3ko soldata-igoera, aldi horretan metatutako KPIa handiagoa bada gorantz berrikusteko modukoa. Lanaldi partzialak handitzeko prozedura bat ezartzen da, zerbitzu osorako kontratua. Era berean, soldata osatzen da gaixotasun arruntagatiko bajaren kasuan. Txanda-kontratua ere jasotzen da, baita lizentzia eta baimenen bermeak ere.


44 langileko kolektiboa, funtsezko zerbitzu bat ematen duena. Pasaiako Udala da zerbitzuaren titularra, eta EULEN enpresaren bidez ematen da.

Emakumeek osatutako gatazka hau Pasaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren eta lan baldintzen aldeko borrokaren adibide garbia izan da.

Hitzarmenaren negoziazioa hasi zenean ezinezkoa zirudiena, ELAren Erresistentzia Kutxaren, antolakuntzaren, borrokaren eta babesaren bidez lortu da, ezinbesteko tresna baita borroka gogor eta luze batean.