Seigarren greba eguna Konecta BTO enpresan kaleratzeen aurka

2011/04/20
Konecta BTO telemarketing enpresako langileak elkarretaratu egin dira Bilboko Iberdrolako dorrearen aurrean. Greba ELA eta LAB sindikatuek deitu dute azken astetan eman diren kaleratzeak salatzeko.

Konecta BTO Iberdrolaren bezeroen arretaz arduratzen da, eta kaleratutako hamazazpi langileak berriro kontratatzeko eskatzen diote enpresari. Seigarren greba eguna egin dute apirilaren 20an.