Zerbitzu publikoetan deitutako lau ordutako lanuzteak jarraipen zabala izan du
Lanuzteak ia erabatekoak izan dira udaletxeetan, eta oso erantzun zabala izan dute Foru Aldundietan, Irakaskuntzan, Administrazio Orokorrean eta Justizian. Erabatekoa izan da jarraipena, baita ere, garraio publikoetan eta EITBn. Bestalde, lanuzteen eragina txikiagoa izan da Osakidetzan –gutxieneko zerbitzuak kausa– , nahiz eta bertan ere jarraipena aipagarria izan den.
Zerbitzu publikoetan deituriko grebak jarraipen oso zabala izan du sektore ezberdinetan. Oso aipagarriak izan dira,Donostia (7.000), Bilbo (10.000) eta Gasteizen (5.000) izandako mobilizazioak. Guztira 22.000 pertsonatik gora atera dira kalera. Manifestazioak greba deialdiaren oihartzunaren isla garbiena izan dira.
Sektore ezberdinetan eragina
Herri eta Foru Administrazioan grebaren erantzuna oso zabala izan da. Udaletxeko langileen erantzuna %80ekoa izan da. Benetan deigarria hiriburuetan izandako jarraipena, Gasteizko Udalean %65, Donostiakoan %75 eta Bilbokoan %80koa.
Erabatekoa izan da Tolosa, Zumarraga, Usurbil, Ordizia, Hernani. Andoain, Billabona, Urretxu, Legazpi, Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Mutriku, Deba, Azkoitia, Zarautz,Zestoa, Azpeiti, Zumaia, Lezo, Durango, Zornotza, Gernika, Bermeo, Lekeitio,Ondarru, Arrigorriaga, Laudio, Lemoa, Igorre, Zeanuri, Sopelana, Plentzia, Muskiz. Zierbana, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Murgia eta beste hainbat herri txikiagotan.
Ehuneko 70tik gorako erantzuna izan du Basauri, Galdakao, Leioa, Erandio, Errenteria, Hondarribi, Eibar, Ortuella.
Azkenik, %ko50 ingurukoa izan da Portugalete, Santurtzi.
Bestalde, Foru Aldundietan jarraipena desberdina izan da arloka, baina ala ere garrantzitsua. Orokorrean %65eko jarraipena izan da.
Administrazio Autonomoa, eta Justizian dagokionez gelditzea %65aren ingurukoa izan da, inoiz izan den zabalena.
Irakaskuntzari dagokionez, greba oso zabala izan da.Irakaskuntza Publiko ez Unibertsitarioan eta Haurreskoletan % 70tik gorakoa izan da. Unibertsitatean ere jarraipen zabala izan du. Ikastoletan % 70 tik gorakoa izan da eta apalagoa gainerako Itunpeko Ikastetxetan.
Osakidetzan, azken urteotako mobilizaziorik handiena izan da. Eragina izan du esparru ezberdinetan, lehen arretan nahiz ospitaleetan, nahiz eta zerbitzu minimoak gehiegizkoak izan.Aipatzekoa aspaldiko partez gaur bai, greba segimendu datuak izkutatzeko maniobran, bajak kubritu egin dituzte.
Erakunde eta Enpresa Publikoetan lanuzteak oso garrantzizkoak izan dira. Metro, Eusko Tren, Tranbia, Neiker, Itasmendikoi edo EITB bezalako enpresetan gutxiengo zerbitzuak bakarrik bete dira.
Estatuko Administrazioa, beste administrazioaren menpekoa izanik ere, erantzuna apalagoa izan den arren adierazgarria izan da, kontzentrazioak barne.
Jasotako erantzunak murrizketen aurrean borrokan jarraitzeko indarra ematen digu eta horretan jarraituko degu.