SEPI-K BERRIRO DIO ONTZIOLA BANATU ETA PRIBATIZATZEKO

2004/12/03

Sindikatu-ordezkariek SEPIrekin atzo izan zuten bileran, SEPIk irailean plazaratu zuen proposamenari eutsi zion berriz ere, ontziolen etorkizuna eztabaidatzeko aukera bakarra zelakoan. Horren arabera, jarduera militarrak banandu eta titulartasun publikoaren pean geratuko lirateke; zibilak, ordea, pribatizatu egingo lirateke, geroa bermatzen duen inolako plan industrialik egin gabe.

Atzoko bileran guztiz berria izango balitz bezala aurkeztu zuten planteamendu hori, eta zenbait epetan gauzatzen da:

Abenduaren 31a baino lehen, banaketa gauzatu eta ontziola militarrak New Izar-en menpean geratuko dira.
Erretiro aurreratuak ematen hasiko da.
Naval-ek martxoaren 31ra arte izango du epea pribatizatzeko; osterantzean, likidazio-bidetik sartuko zuten.

Proposamen horrekin batera ez dute inolako plan industrialik aurkezten; izan ere, pribatizazio-behartze horren trukean eskaintzen den ordain bakarra erretiro aurreratuena da. UGTk eta CC.OO.k begi onez ikusi dute proposamena, eta uko egin diote baterako mobilizazioak berriro eta gogor hasteari, ELA, CAT eta CIGen eskutik.

ELAren iritziz, irailaren egoera berean gaude, eta hori ez badugu kontuan hartzen ontziolaren jarduerak hartu duen gainbehera. Gobernuak hilabetetan lanik gabe utzi badu Naval, erabaki politiko batengatik izan da; begiratu orain nola iragarri duen ontzi batzuen kontratazioa, hala da, kontratazioaren amua bota du akordioa lortzeko, Gobernuak eta SEPIk nahi dituzten baldintzetan noski.

ELA bat dator ontziolako langileen eskakizunekin, eta labur biltze aldera hauxe da eskatutakoa: ontziolaren titulartasun publikoa ziurtatzen duen plan industriala, aski frogaturik baitago Gobernua dela Sestaon egiten diren bezalako ontzien kontratazioa erakartzeko gaitasuna duena. Plan horren barruan zehaztuko lirateke hartu beharreko neurriak hainbat arlotan (ekonomia, finantzak, antolamendua, ekoizpen-ahalmena, langileen kopurua, eta moldaketa egiteko bideak).

Horrelako planik egin gabe, ematen diren pausoek suntsipen hutsera eramaten gaituzte ezinbestez. Eta noiz gertatuko ote zen izango litzateke galdera bakarra, seguraski unean uneko interes politikoaren arabera laburtu edo luzatuko zen bidea.

Ikuspegi horretatik, ELAk uste du mobilizazioak bultzatu behar direla, Gobernuak negoziazioetan Navaleko langileen eskakizunak gehiago har ditzan kontuan.


Bilbao, 2004ko abenduaren 3a.