SEPIk ez du bere plana alde batera utzi

2004/09/30

Solbesek argi eta garbi esan du. Banaketa planak aurrera derrai eta Gobernuaren helburua La Naval urkatzea da; kasurik hoberenean epekako heriotza izango da. Irailaren 29an Madrilen izandako bileran argi geratu zen Gobernuaren jarrera ez dela ezertan aldatu. Pasa den astean sindikatu batzuk agertu zuten bezala, Gobernuak ez du bere plana alde batera utzi.

Sestaoko untziolaren irtenbide bakarra sektore publikoan dago eta erabakia guztiz politikoa da. ELAren ustez erabakia argia denean ez da onargarria negoziatzen ari direla irudikatzea.

Hurrengo astelehenean Bruselan egingo den bilerara ez da ELA joango. Gure ustez bilera hau Gobernuak duen presioa gutxitzeko antolatu da eta bertan SEPIrekin batera gainontzeko sindikatuak egongo dira. Guzti hauek pasa den astean sinatu zuten dokumentuaren helburua, Batzordeari "epea luzatzea" zela esan zuten. Komisarioaren esanetan ez da epeetan arazorik izango, baldin eta espainiar Gobernuak aurkeztutako banaketa plana aurrera eramateko erabiltzen bada. ELAk oso kezkagarritzat jo du bilera honetan sindikatuak parte hartzea. Bere ustez zenbait sindikatuk Bruselako bileran esandakoa, pribatizazioaren aldeko negoziazio ildoak babesteko erabiliko dute. Ez dugu ulertzen SEPIrekin batera bilera honetara joatea eta ez da bidezkoa bileraren helburu bakarra Gobernuaren planak izango dituen ondorioen "epeak luzatzea" izatea. Argi duguna zera da: SEPIk eta guk ez gara interes berdinen alde ari.

Aurrerapausurik ez denez ematen ELAren ustez mobilizazioekin jarraitu.