Sercoineko langileen mobilizazioak iragarritako 19 kaleratzeen aurka

2021/02/24
Sercoin Sistemas de Seguridad enpresako langileak mobilizazioak egiten ari dira enpresako 65 langileetatik 19 kaleratzearen aurka. ELAk kaleratze kolektiboaren prozedura berehala kentzeko eskatu du, horretarako arrazoirik ez dagoela iritzita, eta enpresak Covid-19k eragindako egoera koiuntural bat baliatu nahi duela kaleratzeak egiteko. Izan ere, sindikatuak salatu du zuzendaritzak hainbat hilabete daramatzala xantaiekin langileei soldata jaisteko, kaleratzeen mehatxupean, hain zuzen ere.

Otsailaren 2an, Sercoin Sistemas de Seguridad enpresako zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi zien kaleratze kolektiboaren prozedura hasi zela enpresan. Enpresaren asmoa 65 langileetatik 19 kaleratzea da. ELAk ez du kaleratzerik onartu.