Sestaoko La Naval likidazioan

2004/09/07

ELA untziola publikoaren alde agertu da, hain zuzen ere Izar Taldearen berregituraketa hasi zenean PSEk eta SEPIk irtenbide hau proposatu zutela gogoratu du.

ELA-Metala federazioarentzat, duela hilabete batzuk SEPIk Sestaoko La Naval untziola likidatzearen erabaki politikoa hartuta zeukala atzo baizetatu zuen atzo Madrilen egindako bilerak. Gogoratu dezagun guzti hau sindikatu honek aurreratu zuela pasa den uztailean. Sestaoko untziola likidatzearen ardura espainiar gobernuarena da. Honek, hauteskundeetan emandako hitza urratuz, La Naval egoera muturrera eraman du eta etorkizun hurbilena hipotekatu du.

ELAren ustez Sestaon utziola publikoaren aldeko apostua egiten jarraitu behar da. Beste edozein erabaki, hala nola SEPIk ezkerraldean bultzatu dituen pribatizazio prozesuak, lantegiaren epekako itxiera suposatuko luke, erabaki politiko hau hartzea suposatzen duen hautes-kostua murriztu nahirik.

"Berriki sortu den elkarte publikoaren barruan Sestaoko La Naval ez egoteak, ez du lantegiaren bideragarritasunarekin zerikusirik, prozesu honetan PSEk erakutsi duen pisu politiko eskasarekin baizik."

Prozesu honetan Eusko Jaurlaritza, zenbait adierazpen publiko egin dituen arren, oro har urruneko jarrera izan du. ELA-Metala federazioaren uztez, euskal industria babesteko euskal instituzioen, eta konkretuki Eusko Jaurlaritzaren konpromiso handiagoa behar da.

Gure lanpostuak eta Ezkerraldeako etorkizuna babesteko langileok dugun aterabide bakarra mobilizazioarena da, untziolaren desagertzeak 10.000 pertsona ingururengan eragina izango baitu.