Sestaoko La Naval ontziola ixteko bidean

2006/11/10
Urte gutxi barru Sestaoko La Naval ontziolak ateak itxiko ditu. Horrela pentsa liteke Espainiako gobernuak CNN talde enpresariarekin azken asteotan sinatutako akordioaren ondoren, ez baitago etorkizuna bermatuko duen inolako erabakirik jasotzen. ELAren ustez gauzak ontziola egin dira ixteko helburuarekin eta sei urte baino lehen gauzatu daiteke asmoa.

Honen adibide gisa adierazi dute ez dagoela plan industrialik sindikatu honetako ordezkariek Bilbon emaniko prentsaurrekoan. Horrez gain pauso guztiak ixilean eman izanak salmenta prozesuaren zantzu agerian usten dutela, azpimarratu dute. "Erabaki guztiak lepo berdinetik izan dira eta ez dugu usten erratuko garenik, zoritxarrez. Poztuko ginake horrela izango ez balitz, baina Sestaoko ontziolak berea egin du".