Siemens Gamesako langileak enpleguen egonkortasuna eta baldintzak defendatzeko mobilizatu dira

Siemens Gamesako langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren Sarrigurengo bulegoen aurrean, Zuzendaritzari benetako enplegu bermea eskatzeko eta lan baldintzak defendatzeko. Aldi berean, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazio handiagoa eskatu diete.
Plantilla datorren urtean amaituko den kaleratze prozesuan dagoen bitartean, enpresak iragarri du Siemens Gamesaren egitura Siemens Energyra igarotzen denean doikuntza gehiago eta langileen lan baldintzak okertzea aurreikusten dela.
Egoera horren aurrean, enpresari enpleguan egonkortasuna exijitzeaz eta lan baldintzak defendatzeaz gain, langileek Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazio handiagoa eskatzen diete, beren sektorean industria aitzindari eta erreferentziazko baten enpleguak defendatzeko.